Aidatu

 Euskal Suizidologia Elkartea
 Asociación Vasca de Suicidología

Asociación Vasca de Suicidología - Euskal Suizidologia Elkartea

  • Español
  • Facebook
  • YouTube
Dohaintza egin
  • Nortzuk gara
    • Identitatea
    • Administratzio kontseiluak
  • Jarduerak
    • Prestakuentza
    • Argitarapenak
    • Media
    • Informazio Gehiago
  • Laguntza
    • Harremanetarako telefonoak
    • Elkarteak
    • Gidak: Orientazio eta Laguntzak
    • Asistentzia
  • Dokumentazioa
    • Politika Publikoak
    • Argitalpen Zientifikoak
    • Ikus-entzunezko Ondarea
    • Intereseko estekak
  • Albisteak
  • Kontaktua
  • Elkartu

Identitatea

La Asociación

Nortzuk gara:

AIDATU 2017ko abuztuaren 2an sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta honen sormena sustatu zuen helburu nagusiena, gure inguru hurbilean eta ahal den neurrian, lehen mailako arazo soziosanitario honen inpaktua gutxitzea da.

“Aidatu” terminoak, bi zentzutan adierazten du gure xedea: “Hegaldia berriro ekiteari” laguntzea, gertutik suizidioa jasan duten pertsona guztiei edo norberaren saiakeratik bizirik atera direnei, eta, aldi berean, era orokorrean suizidioaren fenomenoari aurre egiteko garaiera lortzen laguntzea.

Elkartea EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago AS / B / 21205/2017 zenbakiarekin (2017ko urriaren 7an) eta Bilboko Herritarren Partaidetzako Erakundeen Udal Erregistroan 1904 zenbakiarekin (2018ko otsailaren 19a).

Elkartearen kide izateko, ez da beharrezkoa arlo honen aditua edo lan-eremuaren profesionala izatea. Gure bokazioa, suizidio kopurua eta buruaz beste egiten duen sufrimendua murriztea da, giza eta material baliabideen lankidetza eta elkarkidetzaz baliatuz. Jomuga hauek lortzeko pertsona bakoitzak lagundu dezake bere gaitasun, trebetasun, giza edo/eta profesional baliabideekin.

Helburuak:

  • EZAGUERA
    Azterketa eta ikerketaren bidez, suizidioari buruzko ezagupenak lortzea gizarte-fenomeno gisa eta osasun publikoaren arazo bezala, haien ondorioak arintzeko, prebentzioan edota esku-hartzean aurrera egiteko.
  • DIBULGAZIOA
    Gizarte osoari, suizidioaren prebentzio, krisialdi egoeren esku-hartze eta bizirik atera diren pertsonen tratamenduaren inguruan dauden ezagutzak eta baliabideak zabaltzea, eta horekin batera gertakizun hau agerian jartzea, haren tratamendua normalizatzeko eta bere estigmatizazioa gutxitzeko.
  • EKINTZA
    Gizarte eta politika alorretan eragina izatea, instituzio eta erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean arituz, suizidioaren, bere prebentzio eta errealitate gogor honetan murgilduta dauden pertsonen asistentziari buruzko neurriak, planak eta programak hartzeko.

Jarduerak:

  • Suizidio prozesuarekin eta bere ondorioekin lotutako informazio eta prestakuntza jarduerak antolatzea, hauek bideratu daitezkelarik profesional eta herritar guztiei: Kongresuak, hitzaldiak, konferentzia, jardunaldiak, etab.
  • Suizidioari buruzko prebentzio, interbentzio eta postbenztioari buruzko baliabideen bilketa eta zabalkuntza (bibliografia, azterlanak, planak, gidak).
  • Suizidioari buruzko ikerketa lanen promozio, babesa edota lankidetza sustatu.
  • Instituzio eta erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean aritu planteiatutako helburuak lortzeko.
  • Suizidioari buruzko ezagutza-sare bat sortzea, eremu nazional eta internazionalean eta jadanik sortutako sareekin lan egin.

Lan eremuak:

  • Komunikabideak: sare sozialak, sarean lan egitea, beste elkarte batzuekin lankidetzan aritzea, etab.
  • Sentsibilizazioa: baliabideen landu eta zabaltzea, gidak, etab. Tailer eta hitzaldien eskaintza, artikuluak idaztea; elkarrizketak, etab.
  • Prestakuntza: ikastaro eta jardunaldi espezializatuak.
  • Ikerketa: azterlanak, ikerketetan parte hartzea, baliabide bibliografikoak biltzea, etab.
  • Gizarte-eragina: instituzio eta politika publikoen agentzien partetik, protokolo, plan eta abarreko ekintzak sustatzea.

Estatutuak:

AIDATU Estatutuak

Azken argitalpen

Elkarrizketa EITBren programan, “Más que Palabras”, Almudena Cachoren eskutik. 17/11/2019

Elkarrizketa EITBren programan, “Más que Palabras”, Almudena Cachoren eskutik. 17/11/2019

2019 azaroa 17 - Aidatu

Entrevista a Cristina Blanco 'Se estima que por cada suicidio consumado hay 20 intentos de … [Gehiago irakurri...]

Azkenaldiko argitalpenak

  • Elkarrizketa EITBren programan, “Más que Palabras”, Almudena Cachoren eskutik. 17/11/2019
  • Suizidioaren inguruko III. Jardunaldia
  • Irailak 10: Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Eguna
  • Espainiako Suizidologia Elkartearen III. Biltzarra
  • Udako ikastaroa: “Suicidio; duelo y prevención”.

Media:

  • Albisteak (3)
  • Artikuluak (1)
  • Iraganeko albisteak (2)
  • Prentsa (1)
  • Radio (5)
  • Telebista (2)

Artxiboa

Ikusiena

Albisteak Artikuluak Iraganeko albisteak Prentsa Radio Telebista

Interesgarriak diren telefonoak

Bere buruaz beste egiteko asmoz baduzu, krisian bazaude edo arrazoi horregatik norbait kezkatzen bazaizu:
LAGUNTZA ESKATU!. Badago entzungo dizuten jendea: Deitu; beraiekin hitz egin!
Egunean 24 orduz, urteko 365 egunetan.

Tfno 112
Tfno de la Esperanza
La Barandilla                                     911 385 385

 

Informa ezazu sare sozialetan

FACEBOOK-en:
Suizidioari buruz informatu

TWITTERren:
Suizidioari buruzko mehatxuei buruz informatu

Aplikazio mugikorra:

App Prevensuic

AIDATU

Euskal Suizidologia Elkartea.


AS/B/21205/2017 zenbakia duen Euskal Herriko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua

Harremanetarako datuak:

  • Definitu gabe
  • Prozesuan
  • info@aidatu.org

Informazio Juridikoa:

  • Lege Oharra
  • Pribatutasun Politika
  • Cookieen Politika

Buletina:

Copyright © 2022 · Aidatu - Asociación Vasca de Suicidología / Euskal Suizidologia Elkartea

Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu.OnartuCookieen politika